LA CLANDESTINA
(EGG) Ezjakintasun gabeko cunea.
“Beharrezkoa da ezer erakutsi behar ez diedala erakustea”
(Sommaire des lecons publiques de M. Jacotot
sur les principes de l’enseignement universel, J. S. Van de Weyer)
–
CAParen eta itxi egiten dituzten ospitaleen lurraldean; Auzokideak turistengatik aldatu eta ikasleei diru faltagatik ikasteko aukera ukatzen zaien unibertsitateek osatzen dute Katalunia honetan, proiektu hau jaio egiten da bidegabe iruditzen zaigun praktika hauen aurrean eztabaidatu, ikasi, elkarbanatu eta jarduteko.
–
Geu inurri klandestinoak bezala arituko gara komunitatean lanean, espekulatzaile zein agintarien saiakerak gora behera, desobedientziarako bidea inoiz itxi ez dadin.
–
Hau dela eta, Pasatge Dos de Maig 14-16-ko eraikina askatzea erabaki genuen. Eraikina aspaldi zegoen Bankia eta Sareben eskutan, eta honen bidez espekulazioari beste irteera bat eman nahi izan diogu. La Clandestina.
–
Okupatu genuen auto gestionatutako giza proiektu kulturala gauzatzeko. Jakintasunaren trukaketan eta ikasketa librearentzat balio duen zentro baten eraikuntzan ari gara lanean, gaur egungo sistema burokratikotik at. La Clandestinan, elite sostengatzaileek duten jakintasun unibertsalaren kontzeptu leloarekin apurtu nahi dugu. Gune honetatik jakintasunaren eta ikerketaren nozioa handitu nahi dugu, teoria praktika bihurtu dadin punturaino, beti ere, bilaketa, ikasketa eta giza bizitza helburu izanda. Gunea erabilera anitzekoa izango da eta bertan mota guztietako ekintza zein proposamenek izango dute tokia: Kirolak, Hitzaldiak, Eztabaidak, Pelikula emanaldiak, Musika, ikus-entzuneko arteak, arte plastikoak, artisautza, kolektiboen batzarrak, ikasketa gela, doako denda, etab. Izan gaitezen sartzaile!
–
Asanblea irekia da gurea, beraz, hurbil zaitez eta egin iezaguzu zure proposamena! Edo nahiago izatekotan, bidali emaila eliclandestina@riseup.net –ra.
–
Hemen ez dago ez ikasle ezta irakaslerik. Jakin-mina dugun ezjakinak gara, elkarlanean bateginik egunerokoa berraldatzeko egokia den ingurune berean baturik.
–
Parte hartzeko apuntatu nahi ezker, jarrai ezazu gure ekintza programa hemen:
Facebook – ELI La Clandestina.
Twitter – @eliclandestina.
Web – laclandestina.squat.net.
–
[…]Ezjakinaren jakinduriak eta irakaslearen ezjakintasunak bat egiterako orduan, botere intelektual berdin baten erakustaldia egiten dute[…]Irakasle ezjakinaren lana ez da denborarik, dirurik ezta jakintasunik ez duen behartsuari bere seme-alabaren heziketa ematea. Berezko esperientzia da zientziak harrapatzen ez duen muga askatzen duena. Ezjakin batek behin egin dezakeena, beste ezjakin askok ahal izango dute askotan. Ezjakintasunean jerarkiarik ez dagoelako.
(Maisu Ezjakina, Jacques Ranciere)